NAZIOARTEKO HIZKUNTZA IBEROERROMATARREN BATZARRA: LAU IBERO-ERROMANISTIKA HAMARKADA HELSINKIKO UNIBERTSITATEAN
LEHENENGO KOMUNIKAZIOA
Hizkuntza ibero-erromanistikoen irakaskuntza eta ikerketari eskeinitako lau hamarkada luze hauen omenez, Helsinkiko Unibertsitateak Nazioarteko Hizkuntza Iberoerromatarren Batzarra ospatuko du 2024ko urtarrilaren 10etik 12ra.
Kongresu honekin, penintsulako hizkuntza erromanikoetan ardaztutako unibertsitate honek daukan usu filologiko, literario eta linguistikoa sendotu eta goraipatu nahi da. Euskararen kokapena eta euskarak mendeetan zehar hainbat hizkuntza erromanikoengan izandako eragin nabaria dela eta, hizkuntza erromanikoekin batera, euskara ere barne hartzen duen ekitaldia izango da.
Hizkuntza ibero-erromanikoak sustatzeaz gain, topaketa hau aipaturiko hizkuntzekin harremanatutako hainbat ikerketa arloren eztabaida-gune izan dadin nahi dugu, non zenbait adituk paradigma teoriko desberdinetatik haien lan eta ikerkuntzen emaitzak aurkeztu ahalko dituzten marko metodologiko anitzak direla medio.
Ondorioz, antolatzaileok, ongietorria eman nahi diogu gaztelerarekin, portugalerarekin, galegoarekin, katalanarekin, euskararekin edo penintsulan hitz egiten den beste hizkuntza edo dialektoekin zerikusia duen eta gai filologiko, literario edo linguistikoz mintzo den edozein proposamen komunikatibori. Honakoak dira, bestek beste, interesezkoak izan dakizkigun gaiak:
- Penintsulako hizkuntzen barneratze eta irakaskuntza hau ama hizkuntza, bigarren hizkuntza edo atzerriko hizkuntza izanik.
- Diskurtsoaren analisia.
- Elebitsaun eta eleaniztasuna.
- Ikasketa linguistiko diakroniko eta sinkronikoak eta haien harremana fonetika eta fonologia, morfología, sintaxia, semantika, lexikografia eta lexikologia, fraseología eta pragmatikarekiko.
- Historiografia ibero-erromaniko linguistikoa.
- Korpusaren linguistika.
- Alderatutako literatura.
- Literatura garaikidea.
- Erdi-aroko literatura, berpizkundeko literatura, urrezko mendearen literatura, literatura neoklasikoa, etab.
- Teoria eta kritika literarioa.
Proposamen bakoitza 250 hitzeko laburpen baten bidez aurkeztuko da (bibliografia kontuan eduki gabe) eta penintsulan hitz egiten den edozein hizkuntzatan idatziatako proposamenak onartuko dira. Lanak bidaltzeko epea 2023ko urriaren 8ean amaituko da eta EasyAbs plataformaren bidez helaraziko dira.
Data garrantzitsuak
2023ko urriaren 8a Proposamenak bidaltzeko azken eguna
2023ko urriaren 20a Onartutako proposamenen jakinarazpena
2023ko abenduaren 15a Kongresura izen ematea
2023ko urtarrilaren 10tik-12ra Kongresua
Biltzarrak
3-5 bilkura osoko hizlariren parte hartzea aurreikusten da.
Antolakuntza batzordea
Anton Granvik
Begoña Sanromán Vilas
Eeva Sippola
Flávia Girardo Botelho Borges
Pekka Posio
Tiago da Silva Carvalho
Harremana
cili@helsinki.fi